XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gerok gaituk errudun.

Gerok gure erri xar onen etsaiak.

Beste batzuak burua jasotzeko, amaika eriotz umil izan dituk Euskalerrian; gure sukaldeetan amaika negar ixil ere bai. Oiek ez dizkik iñork aintzakotz artzen; oien izenik ez dik iñork paperetan jarri; oien guraso, umezurtz edo alarguneiri iñork etziek egunerokorik eskeñi; unibersidadean ikasteko, iñoren laguntzarik ez ditek izan.

Amaika olakoren odolarekin bustiak zeudek, onuzkero, Euskalerriko uri, mendi ta itxasoak.

Oiek ere iñork maite gabeak ez dituk.

Beartsuak izan arren, personak dituk, ezur ta mamizkoak, beste edozeñen gisa.

Aundizki ta aberats oiek bezin minkor ta minbereak dituk oiek ere, eta Jaungoikoaren aurrerako maitagarriagoak agian.

Oien negarren eta odolen truke graduak jasotzen dituztenak, oiek dituk gudazaleak eta lurraren gañean daukagun gaitzik gaiztoena.

Iltzen badira, kaleren bati jarriko ziotek beren izena, eta beretarrak ez ditek ezeren paltik edukiko.

Nere aita zanak ziona esango dit nik ere beti: lepotik arri konkor bana lotuta, itxaspera bota bear lituztekela gudazale guziak!.

Nor dituk oiek Jainkoaren legeen gañetik berenak jartzeko?.

Noizbait esnatuko al gaituk?.